miércoles, 17 de marzo de 2010


Azpalditik azaldu gabe, eta orain, udaberriarekin hemen nauzue.
Irudian, Berriozarko bidegorri jarri berria (eguzkiplaza.net)
Guztiok dakigunez askotariko iritziak daude txirrinduletarako bideen inguruan. Polemika autoentzako aparkalekuak murrizten direlako sortzen da, argazkian ikusten da zeozer egin daitekeela guztiok konforme egoteko. Eta non dago koxka? ba hainbeste kexatu ordez, konponbideak bilatu behar direla.

sábado, 18 de octubre de 2008

Udazken iritsi berria

Udazkeneko haizea mugitzen hasi da eta zuhaitzak janzkera aldatzen. Konturatu gabe dena aldatu da. Betiko paseoak ezberdina ematen du; bideko nonbait irekita utzitako atea erabat zabaldu da. Orain barruko gauzak ikus daitezke. Hona hemen Berriozarko txoko berria.